ESKARIAK
Eskaera onartua dela adierazteko mezu elektroniko bat bidaliko zaio erabiltzaileari, eta bertan agertuko dira bezeroak emandako datu pertsonalak, eta baita eskaeraren deskripzio bat ere.
ENTREGATZEA
Artikulua eskuragarri dagoela ziurtatu eta eskaeraren ordainagiria jaso ondoren bidaliko dira artikuluak. Jarraipen zenbaki bat eskainiko zaio bezeroari, uneoro bere eskaera non dagoen ikusteko.
Mezularitza enpresa baten bidez bidaliko dira artikuluak eta entregatzeko epea gutxi gorabehera 2-10 egunekoa izango da. Hala ere, epe hori bidali beharreko lurraldearen eta bidaltze motaren araberakoa izango da.
Entregatzeko orduan gorabeherak saihesteko (okerreko helbideak, etxebizitzan inor aurkitu ezina, etab.), ezinbestekoa da inprimakia behar bezala betetzea, eta harremanetarako telefonoa ezartzea.
Eroslea izango da garraio gastu gehigarri guztien edo helbide okerragatik jaso ez diren artikuluen erantzule.
Garraio gastuak eskaera bakoitzari gehituko zaizkio. Eskaera bakoitzeko gastuak artikulua bidali beharreko lurraldearen eta bidaltze motaren araberakoak izango dira.
Hartzailea izango da inportazio gastu guztien eta helmuga aduanan sortutako zergen erantzule, artikulua entregatu nahiz ez.
Garraio gastuak ondorengoak dira:
– Euskal Herria: 5 € (50 € aurrera doan)
– España: 5 €
– Afrika: 50 €
– Zeuta eta Melilla: 20€
– Europa: 20 €
– Ozeania: 50 €
– Ipar Amerika: 30 €
– Hego Amerika: 30 €
– Asia: 40 €
Garraio gastuak edozein unetan aldatu daitezke, aldez aurreko abisurik gabe. Webgunean aldaketa publikatzen den unetik izango du balioa. Dena den, balio duten garraio gastuak eskaera egiterako orduan agertzen direnak izango dira.
ITZULKETA EDOTA ALDAKETAK
KORRIKA online dendan egindako erosketak asebetetzen zaituela ziurtatu nahi dugu. Edozein arrazoirengatik eskuratutako produktuarekin gustura geratzen ez bazara, hamabost (15) eguneko epean itzuli dezakezu.
Produktua itzuli ahal izateko, produktuek ondorengo baldintzak bete behar dituzte:
- Erabili, garbitu edo hondatu gabe egon behar dute.
- Produktuak osorik egon behar du.
- Jatorrian zetorren bezala bilduta etorri behar du.