Atzera egiteko eskubidea
Dena delako arrazoia dela-eta ez bazaude kontent jasotako eskariarekin, 14 lanegun izango dituzu itzultzeko, eskaria jasotako egunetik kontatzen hasita —urtarrilaren 15eko 7/1996 Legearen, Txikizkako Merkataritzaren Antolamendurakoa eta abenduaren 19ko 47/2002 Legeak aldaturikoa denak, 44. artikuluan jasotzen duenez—.
Horretarako, baldintza egokietan helarazi besterik ez diguzu produktua, jatorrizko enbalaje eta guzti, bermeak, etiketak eta erabilera eskuliburua ere barne direla. Bezeroaren kontura izango da itzulketa gure biltegiraino bidaltzea; produktua aldatu nahi izanez gero, ordea, ez duzu ordaindu beharko hurrengo eskaeraren bidalketa gasturik.

Garrantzitsua da, oso, itzuli edo aldatu nahi duzun/dituzun produktu hori/horiek behar bezala enbalatuta bidaltzea guri. Behar bezalako enbalajerik ez dutelako produktuek inolako kalterik izaten badute, ez dugu onartuko itzulketarik.
Behin salgaia gure biltegian jaso eta aurreko baldintza horiek guztiek betetzen direla egiaztatuta, korrika.eus-ekoek onartu egingo dute produktu itzulia, eta haren zenbatekoa ordainduko diote atzera bezeroari, hark erabilitako ordainketa moduaz baliatuta, eta, hala badagokio, beste produktu bat bidaliko diote:

a. Ordainketa kreditu txartel bidez egindakoa bada, kreditu txartel horrexetan sartuko diote itzuli beharreko zenbatekoa.

Oharra. Itzuli edo aldatu nahi duzun produktua behin gure biltegian jasota, gehienez ere hurrengo hogei egunen buruan itzuliko dizute zenbatekoaren ordaina. Kreditu txartel bidez ordaindu baduzu, kontuan izan zure bankuak ez dizula hurrengo hilera arte agerraraziko saldoan itzulketaren zenbatekoa.

Zerbait aldatu edo itzuli nahi izanez gero, bidal iezaguzu mezu elektroniko bat denda@korrika.eus helbidera, eskariaren erreferentzia eta zergatik itzuli nahi duzun adierazteko.

Kontuan izan korrika.eus-ek ez duela onartuko garraio kostua ordaintzeko duen bidalketarik; inolako aldaketarik egin aurretik, jar zaitez harremanetan bezeroaren arretarako zerbitzuarekin.

Hala ere, itzultzeko arrazoiren bat hauetakoa baldin bada, Euskaraz Koop S-ek hartuko ditu bere gain banaketa gastuak:
• Ontzikia, kanpotik, hondatuta dagoela ikustea. Banatzaileari, une horretan bertan jakinarazi behar zaio itzuli egin nahi dela dokumentu bat betez.
• Eskatutakoa ez badator bat jasotakoarekin. 24 ordutan jakinarazi beharko da itzuli nahi dela. Halakoetan, beste bidalketa bat jasoko du, eskatutako produktu zuzenarekin, eta garraio kostuak Euskaraz Koop. S-ek hartuko ditu bere gain.

Itzultzeko arrazoia ez bada horietakoren bat, edo itzultzeko eskaera egiteko epea gainditzen bada, itzulketa onartuko da, baina banaketa kostuak eroslearen kontura joango dira.
Edozein artikulu aldatu ahal izango da, edo haren ordaina jaso berriro, kontrakorik adierazia duten produktuak izan ezik. Ez da itzulketarik onartuko kasu hauetan:
• Kontsumitzailearen eta erabiltzailearen eskaeren araberako produktuak badira.

• Erabiltzaileak zigilua kendu badio dena delako produktuari.
• Zerbitzuak erabiltzen hasiak badira.

- Aldaketetan, prezio desberdinak:

Eskari berriaren zenbatekoa artikulu itzuliena baino handiagoa bada, erabiltzaileak ordaindu beharko du aldea.
Aldiz, eskari berriaren zenbatekoa hasierako zenbatekoa baino txikiagoa bada, Euskaraz Koop. S-ek itzuliko dio aldea erabiltzaileari, txeke baten edo banku transferentzia bidez.
Hala hitzartu zutelako doakoa zen, prezio murriztua zuen edo eskaintza berezi bati zegokion artikulu baten ordaina itzuli behar izanez gero, Euskaraz Koop. S-ek haren merkataritza balioaren zati bat bakarrik ordainduko dio, ez osoa.

- Aldatzeko edo itzultzeko eskaera:

Aldatzeko edo itzultzeko eskaria Euskaraz Koop. S-ekin harremanetan jarriz bete beharko da, -- korrika.eus webgunearen bitartez -- harremana atalean, itzultze eskaria aukera sakatuz. Han, itzuli nahi diren artikuluen erreferentzia, eskariaren erreferentzia eta arrazoiak azalduko dira. Euskaraz Koop. S-ek banatzaileak bidaliko ditu eroslearen etxera, jaso beharreko paketearen bila. Erosleak, berriz, gertuen duen jasotze puntu batean utzi ahal izango du paketea.

Kontratu bidezko berme baten mende daude artikulu guztiak, baina lege bermea eragotzi gabe.
Behin eskaera Internet bidez eginda, kontratua etetea erabakiz gero, bere burua argi eta garbi ezagutarazi beharko du bezeroak. Horretarako, webgunearen bitartez harremanetan jarri eta datu hauek eman beharko ditu: izen-abizenak, bezero zenbakia, erosketa noiz egin eta ordaindu duen; horrela, berehala jakinaraziko diote eskaera baliogabetu dezakeen.